2010/11/15

Bola jokoa

Eskulan honekin jolas erraza eta tradizionala, zure trebetasuna indartzeko.

MATERIALAK:
  • Kartoizko edalontzi bat
  • Bi intxaur
  • Guraizeak
  • Zinta eransgarria
  • Kordel luzetxo bat
PAUSUAK:
  1. Edalontziaren ipurdiaren erdialdean gurutze bat markatuko dugu.
  2. Guraizeekin lehen markatutako gurutzean zulo txiki bat egingo dugu eta hortik kordela sartuko dugu.
  3. Edalontziaren kanpoko aldean geratzen den kordelaren mutur batean intxaur bat lotu.
  4. Azkenik edalontziaren barruan geratu den kordelaren muturrean beste intxaurra lotu eta zinta eransgarriarekin edalontziaren hondoan ondo itsatsi.