2010/10/27

Dominoa

Gustatuko litzaizuke zugaitik sortutako joko batera jolastea? Kortxoarekin, txintxeta batzuekin eta pausuak pausus-pausu jarraituz gero, domino original bat sortu ahal duzu.

MATERIALAK:
  • Kortxosko xaflak (5 mmkoak gutxi-gora behera).
  • Guraizeak.
  • Erregela.
  • Lekeda zuria.
  • Errotuladorea.
  • Txintxeta berdeak, beltzak, gorriak, laranjak, urdinak eta zuriak.
  • Egurrezko xaflen tirak (1 cmko zabalerakoak).
PAUSUAK:
  1. Kortxosko xafla batean 5x10 zentimetrotako laukizuzenak marraztuko ditugu.
  2. Laukizuzenak prest daudenean guraizeekin moztuko ditugu, hauek gure domino piezak izango dira.
  3. Egurrezko xaflen tirak moztu, kontuan izan 5 zentimetroko luzera euki behar dituztela.
  4. Lekeda zuriarekin, egurrezko tirak, laukizuzenen erdian itsatsiko ditugu.
  5. Koloreetako txintxetak kortxosko laukizuzenetan sartu, fitxen zenbakiaren arabera. Zenbaki bakoitza txintxeta kolore desberdin batekin egin.
Orain fitxa guztiak amaitu behar dituzu eta zure dominoarekin jolasten hasi.