Elefante atsegin bat sortu nahi duzu gero berarekin jolastu ahal izateko? Ederto!! hau da bilatzen ari zinen eskulana!! Jarraitu pausuak galdu barik!
MATERIALAK:
- Pintzela
- Rotulagailuak
- Konpasa edo tamaina desberdinetako palterak
- Tenpera arrosa, grisa, gorria, beltza, zuria eta urdina.
- Lekeda
- Guraizeak
- Zinta eransgarria
- Sukaldeko paperaren barruko kartoia
- Kartoi laua eta mehea
- Kartoi laua eta lodia
PAUSUAK:
- Plater handi baten ingurua marraztu kartoi lau eta lodi batean eta moztu.
- Plater txikiago baten laguntzaz, elefante bi belari marraztu beste kartoi lau eta mehe batean eta moztu.
- Moztu ditugun bi belarriak lehenengo pausuan moztu gugun zirkulu horren atzekaldean itsatsiko ditugu.
- Behin eta elefantearen buruaren itzura amaituta izan, borobilaren erdian sukaldeko poaperaren barruko kartoia itsatsiko dugu.
- Orain elefantearen burua margoztuko dugu, horretarako tenpera erabiliko dugu. Burua eta belarriak grisak margoztu, belarrien barrukaldea arrosa, ahoa gorria, begiak zuriak eta urdinak eta amaitzeko bekainak beltzak margoztu.
- Jokoa amaitzeko erastunak falta zaizkigu, hauek egiteko kartoi lodi eta lauarekin hainbat zirkunferentzia egingo ditugu erradio desberdinekin, eta moztu erastun bat izango zen moduan.
- Hauek amaitzerakoan zinta eransgarriaz bildu, ahalegindu kolore desberdinetakoak izate.
Zure elefantea lurrean kokatu eta zure trebetasuna frogatu erastunekin jolastuz.