2010/10/30

Erastun jokoa

Elefante atsegin bat sortu nahi duzu gero berarekin jolastu ahal izateko? Ederto!! hau da bilatzen ari  zinen eskulana!! Jarraitu pausuak galdu barik!

MATERIALAK:
  • Pintzela
  • Rotulagailuak
  • Konpasa edo tamaina desberdinetako palterak
  • Tenpera arrosa, grisa, gorria, beltza, zuria eta urdina.
  • Lekeda
  • Guraizeak
  • Zinta eransgarria
  • Sukaldeko paperaren barruko kartoia
  • Kartoi laua eta mehea
  • Kartoi laua eta lodia
PAUSUAK:
  1. Plater handi baten ingurua marraztu kartoi lau eta lodi batean eta moztu.
  2. Plater txikiago baten laguntzaz, elefante bi belari marraztu beste kartoi lau eta mehe batean eta moztu.
  3. Moztu ditugun bi belarriak lehenengo pausuan moztu gugun zirkulu horren atzekaldean itsatsiko ditugu.
  4. Behin eta elefantearen buruaren itzura amaituta izan, borobilaren erdian sukaldeko poaperaren barruko kartoia itsatsiko dugu.
  5. Orain elefantearen burua margoztuko dugu, horretarako tenpera erabiliko dugu. Burua eta belarriak grisak margoztu, belarrien barrukaldea arrosa, ahoa gorria, begiak zuriak eta urdinak eta amaitzeko bekainak beltzak margoztu.
  6. Jokoa amaitzeko erastunak falta zaizkigu, hauek egiteko kartoi lodi eta lauarekin hainbat zirkunferentzia egingo ditugu erradio desberdinekin, eta moztu erastun bat izango zen moduan.
  7. Hauek amaitzerakoan zinta eransgarriaz bildu, ahalegindu kolore desberdinetakoak izate.
Zure elefantea lurrean kokatu eta zure trebetasuna frogatu erastunekin jolastuz.