Eskulan honekin poto polit-politak sortu ahalko dituzu zure logelan edo etxe osoan zehar ipintzeko!!
MATERIALA:
- Klariona berdea, gorria, zuria, oria, urdina, morea eta gorria.
- Gatza.
- Poto original bat.
- Kartulina edo papera
- Ohial estanpatu polit bat
- Sei edalontzi
PAUSUAK:
1. Sei edalontzitan gatza bota, beteta daudenean banan-banan edalontzien gatza paperean bota eta klarionekin gatza margoztuko dugu.
2. Gatz guztia koloreztatuta dagoenean, papera kontu handiz altzatu eta gatza bere edalontzira berriz botako dugu (kolore bakoitza edalontzi batera).
3.Paperarekin inbutu antzeko bat egingo dugu, eta gatza potoan sartzen hasiko gara. Baino lehenengo oinarrian joango den kolorea aukeratu behar dugu.
4. Pixkanaka gatza potoan jausten utzi mendiak eratuz, koloreak txandakatu beharko dituzu originalagoa geratzeko.
Amaitzen duzunean zuen begien aurrean poto apaingarri polit bat eukiko duzu!