2010/11/24

Jaiotzan garbitzen duten andreen panpinak

Gaurko egunean jaiotzarekin jarraituko dugu. Jada Gaspar, gamelua, artzaina eta ardiak egin ditugu, orain jaoitzan garbitzen duten andreen txanda da.
 MATERIALAK:
  • Pintzela
  • Koloreetako tenperak
  • Gatzezko orea
PAUSUAK:




1. Gatz orea prestatu duzunean bi pilota egingo dituzu, bat handia eta beste bat txikiagoa; hauek gure andreen gorputza era burua izango dira.








2. Ondoren bi pilotak elkartuko ditugu.







3. Jarraitzeko xehetasunak jarriko dizkiogu, eskuak ipintzen hasi ahal gara, begiak, ulea, garbitzeko platerra eta abar.







4. Behin eta bat eginda euki bestea egingo dugu prosezu berdina jarraituz, xehetasun berdinak jarri ahal dizkiogu bikiak izateo, edo desberdinak.







5. Amaitzeko gatz orea lehortzen utziko dugu eta koloreetako tenperekin margoztuko ditugu.


Jaiotzako artzaina eta ardia

Erenegun, jaiotzare panpinak egitenhasi ginen, gaur jarraituko dugu!

MATERIALAK:
  • Koloreetako tenperak
  • Pintzela
  • Gatzezko orea
PAUSUAK:



1. Gatzezko orea prestatu, ondoren bi pilota egingo ditugu, bat handiagoa egingo dugu, hau gorputza izango da, eta bestea txikiagoa, hori burua.




2. Orain artzainari xehetasunak gehituko dizkiogu: eskuak, txapela, begiak, alkondara eta gure baduzu makila egin ahal dizkiozu.





3. Artzaina bukatutakoan ardiak egiten hasiko gara, horretarako hainbat pilota txiki egingo ditugu eta bata bestearen gainean ipiniko ditugu ardi itxura emanez; horrela nahi beste ardi egin ahal dituzu.





5. Amaitzeko gure panpinak lehortzen utziko ditugu eta gure dugun koloreekin margoztuko ditugu.





Jada gure jaiotz propioan jarri ahal ditugu, Gasparrekin eta gameluarekin bilduz.


2010/11/23

Gabonetako galtzerdia

Eskulan hau apaingarri ederra izan daiteke gabonetan ipintzeko edota Olentzerok opari txikiak uzteko, Adi!

MATERIALAK:
  • Feldroa
  • Orratza
  • Haria
  • Lekeda zuria
  • Errotulagailu beltza
  • Botoiak
PAUSUAK:

1. Feldroa erditik dolestuko dugu eta errotulagailu beltzarekin galtzerdi bat marraztu eta moztuko dugu. 



 2. Galtzerdi biak ingurutik josiko ditugu, feldroaren kolore berdineko edo desberdineko haria erabili ahal duzue.

  3. Amaitzeko galtzerdia apainduko dugu: galtzerditik sakabanatuta botoiak itsatsi, eta ertz batean feldro zinta bat josiko diogu eskegi ahal izateko.


  
Prest dago, zuhaitzatik eskegitre utzieta olentzero etortzea itxaron!

2010/11/22

Gaspar erregea eta bere gamelua

Gabonak heltzen ari dira eta urte guztiak bezala, etxeko jaiotza muntatu behar dugu. Urte honetan parte hartu ahal duzu jaiotzaren panpinak eratuz!!

MATERIALAK:
  • Tenperak
  • Pintzela
  • Gatzezko orea
PAUSUAK:
 

1. Lehenengo gamelua egindo dugu, horretarako bola handi bat egingo dugu, hori konkorra izango da, eta bola handi horri beste txiki bat gehituko diogu, beste hau burua izango da; muturra egiteko buruan gatz ore pizka bat ipini eta itzura emango diogu.


2.Ondoren belarriak, begiak eta hankak ipiniko dizkiogu gorputzari.





3. Orain Gaspar egingo dugu. Gameluen egin dugun bezala bola handitxo bat egingo dugu, hori gorputza izango da, bestye bola txikiagoa gehituko diogu eta hora burua izango da. Amaitzeko begiak, eskuak, ahoa, koroa eta gure baduzu intsentsu kutxa ere.
 


4. Bi panpinak amaitu dituzunean lehortzen utzi.





5. Lehortutakoan, koloreetako tenperekin margoztu eta margoa lehortzen utzikodugu.





Jaiotzan ipintzeko pres daude, hauek egin dituzun gisan beste bi erregeak egin ahal dituzu eta nozki, olentzero ere!

2010/11/17

Arkatzak gordetzeko zorroa

MATERIALAK:
  • Guraizeak
  • Baileta berde bat
  • 40x40 zentimetrotako baileta ori bat
  • 70 zentimetrotako luzera duen kordela
  • Errotulagailu beltza
  • Grapagailua
  • Erregela
PAUSUAK:



 1. Balleta oria hartuko dugu eta ertze baten 10 zentimetrotara 16 mozketa egingo ditugu, gutxi gora behera 1,5 zentimetrokoak. Mozketen artean 2 zentimetrotako utsunea utzi.









2. Baleeta berdean 1,5 zentimetrotako zabalera eta 45 zentimetrotako luzera duen tira bat moztuko dugu, ondoren tira hau lehen egindako mozketetatik pasatuko dugu argazkian ikusten den bezala.









3. Grapagailua erabiliz tira berdea, baileta oriaren ertzeetan grapatuko dugu ertze batean zati luzetxo bat geratu behar dela kontuan hartuz.









4. Lehen utzi dugun tira zati luzetzoan bi zulo egingo ditugu eta hortik materialetan aipatu dugun kordela sartuko dugu.








5. Amaitzeko baileta kiribilduko dugu eta kordelarekin lortuko dugu.






Zorro zoraggari honek prest dago hainbat arkatz eta bolaluma sartzeko!

Aldizkaritegia

Aldizkariak etxetik botata dituzu? ez arduratu! konponbide zoragarria emango dizuet eskulan honetan, adi!

MATERIALAK:
  • Guraizeak
  • Lekeda
  • Aldizkarietako ebakinak
  • Zereal kutxa bat
PAUSUAK:
1. Zereal kutxa bat hartu eta goikaldeko eskerreko izkinetik, aurkako aldeko erdira  zeharkako marra bat marraztu argazkian ikusten den bezala. Prozesu berdina aurreko eta atzeko aurpegietan egin.



2. Zeharkako marra marraztu ondoren guraizeekin marra gainetik kutxa moztuko dugu.




 
3. Aldizkari desberdinetako ebakinak hartu eta ledeka txuria erabiliz zereal kutxara itsatsiko ditugu azalera guztia estali arte. Lekeda lehortu denean ebakien gainetik lekeda zuriko-emanaldi bat emango diogu, horrela gure argazkiak ez dira hondatuko.



Amaitzerakoan gure aldizkaritegia horrelakoa geratuko da. 





2010/11/16

Feldrozko poltsatsoa

Poltsatso hau oso egokia da objektu txikiak gordetzeko edota karta jokoak ere.

MATERIALAK:
  • Koloredun feldroa
  • Guraizeak
  • Feldroz egindako loreak
  • Jostorratza eta haria
  • Orratzak
  • Brodatzeko kotoia
  • Lekeda 
PAUSUAK:



1.Feldroan 21x30 eko laukizuzena marraztu eta moztu.






2. Feldroa hiru zatitan dolestu: Bi zati berdin eta bat motzagoa, hau solapa izango da, ondoren orratzekin eutsiko ditugu.




3. Jostorratza eta hariarekin alboak josi, ondoren tira bat egingo dugu eta lehen egindako solapan josiko dugu. Pauso hau amaitzeko beste aldena botoi bat josiko dugu.



4. Feldroarekin kolore desberdineko loreak marraztu eta mzotuko dugu eta poltsatsoan itsatsiko ditugu, hauetariko bat tira josi dugun lekuan itsatsi asko ez ikusteko.




5. Amaitzeko lehen moztutako loreak lekedaz poltsara itsatsiko ditugu.