2010/11/10

Bolaluma ipintzeko oinarria

Eskulan hau oso egokia da idazmahaian eukitzeko, horrela bolalumak beti eskura eukiko dituzu!
MATERIALAK:
  • Beira margozteko margoak
  • Buztina edo haizearekin lehortzen den plastilina.
  • Beira-aleak
  • Bolaluma zahar bat
  • Ur tanta batzuk
 PAUSUAK:

  
1. Haizearekin lehortzen den plastilina (kasu honetan) zati batekin pilota bat egin.





2.Pilotaren erdialdean bolaluma zahar bat sartu eta ez atera pausua esan arte, amaitzerakoan ipiniko dugun bolaluma sartzeko zuloa izango da.





  3. Beira aleak, plastilinan ipiniko ditugu nahi duzuen irudia sortuz.






  4. hatzak umelak ditugula, plastilina leunduko dugu eta sikatzen utziko dugu, siku dagoenean erdiko bolaluma zaharra kontu handiz kenduko dugu eskerrera eta eskumara mugituz.



  5. Laugarren pausua amaitzen duzunean plastilina nahi duzun koloreaz margoztu, beira-aleak ekidiz.(irudietako ez dago margoztuta )




Gauza bakar bat falta da, gure duzun bolaluma sartzea da!