2010/11/17

Aldizkaritegia

Aldizkariak etxetik botata dituzu? ez arduratu! konponbide zoragarria emango dizuet eskulan honetan, adi!

MATERIALAK:
  • Guraizeak
  • Lekeda
  • Aldizkarietako ebakinak
  • Zereal kutxa bat
PAUSUAK:
1. Zereal kutxa bat hartu eta goikaldeko eskerreko izkinetik, aurkako aldeko erdira  zeharkako marra bat marraztu argazkian ikusten den bezala. Prozesu berdina aurreko eta atzeko aurpegietan egin.



2. Zeharkako marra marraztu ondoren guraizeekin marra gainetik kutxa moztuko dugu.




 
3. Aldizkari desberdinetako ebakinak hartu eta ledeka txuria erabiliz zereal kutxara itsatsiko ditugu azalera guztia estali arte. Lekeda lehortu denean ebakien gainetik lekeda zuriko-emanaldi bat emango diogu, horrela gure argazkiak ez dira hondatuko.



Amaitzerakoan gure aldizkaritegia horrelakoa geratuko da.