Erenegun, jaiotzare panpinak egitenhasi ginen, gaur jarraituko dugu!
MATERIALAK:
- Koloreetako tenperak
- Pintzela
- Gatzezko orea
PAUSUAK:
1. Gatzezko orea prestatu, ondoren bi pilota egingo ditugu, bat handiagoa egingo dugu, hau gorputza izango da, eta bestea txikiagoa, hori burua.
2. Orain artzainari xehetasunak gehituko dizkiogu: eskuak, txapela, begiak, alkondara eta gure baduzu makila egin ahal dizkiozu.
3. Artzaina bukatutakoan ardiak egiten hasiko gara, horretarako hainbat pilota txiki egingo ditugu eta bata bestearen gainean ipiniko ditugu ardi itxura emanez; horrela nahi beste ardi egin ahal dituzu.
5. Amaitzeko gure panpinak lehortzen utziko ditugu eta gure dugun koloreekin margoztuko ditugu.
Jada gure jaiotz propioan jarri ahal ditugu, Gasparrekin eta gameluarekin bilduz.