2010/10/25

Eskuturrekoak eta lepokoak

Gaur egingo dugun eskulanarekin eskuturreko eta lepoko pertsonalizatuak sortu ahal izango dituzu, baina horretarako oso adi jarraitu beharko dituzu pausu guztiak!!

MATERIALAK:
  • Buztina
  • Ura
  • Haria
  • Koloreetako tenperak
  • Arkatza
 PAUSUAK:




  1. Egingo dugun lehenengo gauza buztin zati bat hartzea eta umeltzea izango da, flexibilitatea hartu harte.
Flexibilitatea hartzen duenenan hau da, moldeatzeko prest dagoenean, txurro bat egingo dugu hartutako zati guztiarekin. 




  2. Behin eta txurroa lortzen dugunean, xerratan moztuko dugu. Hauek eskuturreko edo lepokoaren zatiak izango dira.



3. Ondoren arkatza artuko dugu eta piezen erdian zulo bat egingo dugu, hortik haria sartzeko.




  4. Amaitzerakoan labean sartuko ditugu pieza guztiak (Dembora eta temperatura buztinaren paketean etorriko dira), gogor-gogor geratu dadin.






5. Gogor eta hotz daudenean, koloreetako tenperekin birritan margoztuko ditugu.


  6. Pieza guztiak lehortzen direnean, harian sartuko ditugu eta jada gure lepoan erakutsi ahal izangodugu.