Dakizuenez, Haloween eguna gero eta hurbilago dago, egun honetan umeak mozorrotuta ateratzen dira kalera etxez-etxe gozokiak eskatzera. Gaur Haloween apaingarri bat egingo dugu zuen etxeak apaindu ahal izateko.
MATERIALAK:
- Kalabaza
- Goilara
- Kandela
- Ahiztoa
PAUSUAK:
1. Gogoko duzun kalabaza aukeratu, kontuan izan ezin dela heldua izan bestela ustelduko zaizu.
2. Ahizto batez kalabazaren txapela kendu eta gordeko dugu, ondoren barruko mamia askatu kontu handiz ezin da azala apurtu.
3. Goilararekin mamia aterako dugu, baina ez bota!!! horrekin "cabella de angel" delako edo pastelak egin dezakezu.
4. Kalabazan aurpegia marraztu ahiztoarekin baina kontuan izan beldurgarria izan beahr dela.
5. Amaitzeko kandela kalabaza barruan sartuko dugu eta lehen pausuan kendutako txapela ipiniko diogu estalki moduan.
Orain apaingarri ederra eukiko dugu gure lagunak beldurtzeko!!