Eskulan honekin jolas erraza eta tradizionala, zure trebetasuna indartzeko.
MATERIALAK:
- Kartoizko edalontzi bat
- Bi intxaur
- Guraizeak
- Zinta eransgarria
- Kordel luzetxo bat
PAUSUAK:
- Edalontziaren ipurdiaren erdialdean gurutze bat markatuko dugu.
- Guraizeekin lehen markatutako gurutzean zulo txiki bat egingo dugu eta hortik kordela sartuko dugu.
- Edalontziaren kanpoko aldean geratzen den kordelaren mutur batean intxaur bat lotu.
- Azkenik edalontziaren barruan geratu den kordelaren muturrean beste intxaurra lotu eta zinta eransgarriarekin edalontziaren hondoan ondo itsatsi.